2018/12/17 20:30

Jainkoak ez dit barkatzen, filma

Jainkoak ez dit barkatzen, filma
Leidor antzokia, Tolosa

Ikuslearen eguna. Aurkezpena eta solasaldia izango dira zuzendariarekin.

Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren historia sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!