Domina ugari eskuratu dituzte Tolosako Musika Eskolako ikasleek, Arrasateko Akordeoi Lehiaketan

Ataria 2018ko abenduaren 14a

Tolosako Eduardo Mokoroa Musika Eskolako akordeoilariek asteburuan ospatutako Arrasateko XXXI. Akordeoi Lehiaketan parte hartze emankorra izan dute

Arrasaten asteburuan ospatu den akordeoi jaialdian parte hartu zuten Amaia Lizaso eta Koldo Tarragonaren ikasle diren Musika Eskolako gazte ugarik. Garazi Ezkerra, Naroa Arregi, Imanol Lopetegi, Izadi Olano, Ariane Sarasola, Beñat Agirre, Maider Iraola, Eneko Iruiñ, Asier Isasti, Irati Lasa, Laida Aldanondo eta Olaia Herrerok gazteen mailan lehiatu dute, eta banakako nahiz ganbarako mailan, urre eta zilarrezko domina ugari lortu dituzte.

Nagusienek, ganbara eta ensenble taldetako mailatan hartu zuten parte. Miren Goikoetxea, Aitor Arzalluz, Irati Arruabarrena, Ion Ansa, Aitor Uria, Naiara Oyanluce, Jon Kepa Tarragona eta Izaro Cuerdok osatu zuten taldea, Koldo Tarragonaren zuzendaritzapean. Urrezko domina eta epaimahaiaren aipamen berezia eskuratu zuten.

Bi irakasleen esanetan, «emaitza hauek urte osoan egindako lanaren fruitu dira eta ziur datorren urtean berriro itzultzera animatuko dituela». Zorionak denei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!