Naturaz gozatzeko beste egitasmo bat jarriko martxan du Zumardiak: Olentzeroren Basoa. Elosegi Parkean ibilbide bat osatu dute, garai bateko usadio, sinismen eta istorioak berreskuratzeko asmoz.
Kriseilutxo baten argipean, 45 minutu inguruko saioak egingo dituzte parkean barrena abenduaren 17tik 23ra, 17:00etatik 20:00etara. Olentzerorekin batera ikatza egiten izandako lagunek gidatuko dituzte ibilbideak, eta bere borda eta lana ezagutzeaz gain, nola ez, haurrek idatzitako gutunak uzteko aukera izango da amaieran.
Elkartetik adierazi duten moduan, «neguko solstizioak gure kulturan izan duen garrantzia azpimarratu» nahi dute: eguzkia, basoa, sua, sendabelarrak...
Izen-ematea zabaldu dute dagoeneko, zumardiaren webgunean. Presentzialki ere eman ahal izango da izena, abenduaren 13an, osteguna, Tolosako Kultur Etxean, 17:00etatik 19:00etara. Bestelako gaien inguruan harremanetan jartzeko, olentzerobasoa@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Haur bakoitza, gehienez, heldu batek lagunduta sartu ahal izango da.
Gabonen bueltan ekintza gehiago antolatu ditu Zumardiak. Komunitatean horien guztien berri.