Brontzezko domina, Unai Saralegi eta Unai Regillagarentzat

Ataria 2018ko abenduaren 10a

Unai Saralegi eta Unai Regillaga judoka tolosarrek brontzezko domina lortu dute Badajozen jokatu den Judo Kata txapelketa batean.

Judo teknikak ahalik eta txukunen egitea baloratzen du Judo Kata batek. Bikoteka parte hartzen da, eta guztiek mugimendu berak egiten dituzte, hurrenkera berean. Unai Saralegi eta Unai Regillaga judoka tolosarrak Badajozen izan dira, baita brontzezko dominarekin itzuli ere. 15 teknika egin behar izan zituzten guztira, ezker zein eskuinetik, abiadura, indarra, distantziak eta koordinazioa zainduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!