Haurren zine emanaldietarako urteko azken bonuak, larunbatetik aurrera salgai

Ataria 2018ko abenduaren 11

Abenduaren 16an eskainiko dute urteko azken zikloko lehen emanaldia, eta urtarrilaren 20ra arte luzatuko da. Larunbatean jarriko dituzte salgai bonuak Leidorreko leihatilan.

Sei film ikusteko aukera izango dute haurrek ziklo honen barruan, horien erdia euskaraz. Emankizun guztiak igande edo jaiegunetan izango dira, 17:00etan.

Larunbat honetan, 11:00etatik 13:00etara salduko dituzte bonuak, Leidorren bertan, 8 euroren truke. Abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4an eskainiko den 'Ralph rompe internet' filma, estreinaldia izanik, ez da bonuan sartu eta, hortaz, 3,5 euro gehiago ordaindu beharko dute bonua erosi dutenek. Hauek izango dira eskainiko dituzten film guztiak:

  • Abenduak 16, igandea, 17:00: 'Horman erlojua duen etxea'. Euskaraz.
  • Abenduak 23, igandea, 17:00: 'Udare erraldoiaren istorio harrigarria'. Euskaraz.
  • Abenduak 29, larunbata, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
  • Abenduak 30, igandea, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
  • Urtarrilak 2, asteazkena, 17:00: 'Animales fantasticos: los crimenes de Grindelwald'.
  • Urtarrilak 4, ostirala, 17:00: 'Ralph rompe internet'. (bonodunek +3,5€).
  • Urtarrilak 13, igandea, 17:00: 'Kika superbruja, nueva aventura de invierno'.
  • Urtarrilak 20, igandea 17:00: 'Ploey, ez duzu inoiz bakarrik egan egingo'. Euskaraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!