Moda gehigarria

Naiira estetika. Tratamenduen garrantzia

Ataria 2018ko abe. 19a, 08:13

Ekainean ireki zuten Naiira. Zentro honek estetikako zerbitzu gehienak eskaintzen ditu.

Eskakizun handiko zerbitzu bat aurpegiko tratamenduak direla dio Naiara Iraolak. Udan, hala ere, makillaje eta betileen luzatze gehiago egiten dituztela azaldu du, baita manikura tratamenduak ere.

Gazteekin eta nagusiagoekin egiten dutela lan esan du, eskaintza zabala baitu Naiirak.Gaztetxoenek «azaleko lanak» eskatu dizkiete orain arte eta nagusiek azaleko zaintzarekin arduratzen dira gehiago, «adin batetik aurrera azala gehiago indartu nahi» baita, orokorrean. Azala sano mantentzea oso garrantzitsua da Naiirako estetizistaren hitzetan eta zentroak hamaika aukera eskaintzen ditu hori lortzeko.

Konpetentzia badagoela esan du, baina zerbitzu on bat emanez gero jendeak errepikatu egiten duela dio, bezeroekiko tratua baita komertzio txikien ezaugarri nagusia eta denda bakoitzak bere bidea egin behar duela gaineratu du. «Nik garrantzia handia ematen diot pertsona bati bere denbora emateari, mimatzeari...».

Naiira Tolosako San Frantzisko pasealekuan dago eta lekua apropos aukeratu zutela ere esan du Iraolak. Izan ere, Tolosan aparkatzea arazo bilakatzen dela dio eta bezeroek San Frantzisko pasealekua eskurago dutela uste du.

Datuak

Helbidea: San Frantzisko pasealekua, 35, Tolosa
Telefonoa: 676 28 57 61
Facebook: Naiira estetika zentroa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!