Egun, arropa, oinetakoak, bitxiak eta osagarriak saltzen dituzte Monica Moreno eta Patricia Casajusek.
Artisautza eta material nobleen alde egin dute apustu hasieratik, hortaz, arropa «berezia» dela azpimarratu dute, «kaletik ikusten ez dena», alegia. Arropa asko Danimarka eta Frantziatik ekartzen dute eta bitxi asko Kataluniatik. Tolosaldeko eta Donostiako poltsa diseinatzaileekin ere lan egin ohi dute.
Duela gutxi hasi dira oinetakoak saltzen. Oinetakoen ekoizleekin batera euren estilo propioa bilatzen saiatzen dira; zapata ekoizleek diseinu bat proposatzen diete eta Avalonek aldaketa batzuk egitea eskatu dezake, dendako estilora gerturatzeko.
Bezeroekin konfiantza lortzea funtsezkoa dela adierazi dute dendariek, «dendara sartu eta ateratzen lasai utzi eta erositakoa etxean probatzeko aukera eman behar zaie».
Hala ere, Internet bidez egiten den salmenta izan da Avalonentzat «etsai nagusia». «Herriak hilda nahi ditugu?», galdetu dute, eta bidean goazela esan dute dendariek. Herria bizirik mantentzeko dendak beharrezkoak direla uste dute. Lehiakortasun asko dagoela diote eta denetik eskaintzen duten denda asko daudela, hortaz, «denda bakoitza bere bidea egiten saiatzen» dela uste dute, eta Avalonek ere eskaintza berezian jarri du indarra, hori lortzeko.
Datuak
Helbidea: Berdura Plaza, 4, Tolosa
Telefonoa: 943 67 51 02
Facebook: Avalonmoda
Instagram: avalontolosa