Moda gehigarria

Naikari ileapaindegia. Gazteenetik zaharrenera

Ataria 2018ko abe. 14a, 08:13

Solana kaleak eman zion ongi etorria Naikariri. Egun, 7 ile-apaintzaile ari dira lanean San Frantzisko pasealekuko lokalean, horien artean Garbiñe eta Kontxi Olarra ahizpak.

Adin guztietako jendea gerturatzen da bertara: «Ile apaindegi asko adin zehatz bati bideratuta daude, baina niri gehiago gustatzen zait adin guztietako jendea jasotzea». Garbiñe Olarra ile-apaintzaileak dio adinekoak astero joaten direla, eta 97 urteko emakume bat ere joaten zaiela nabarmendu du. Olarrak esan du denetik eskatzen dutela bezeroek, «bakoitzaren gustuak dira eta oso pertsonala da». Helduenak astean zehar ilea ongi mantentzeko joaten dira, eta gazteak berriz, edozein egunetan joaten dira, moztera eta kolorea ematera, bereziki. Azken tendentziak jarraitzen dituzte Naikarin, orain ilehoriak arrakasta duela diote, baina arrosa eta berdea dira bogan dauden koloreak, baita grisa ere.

Naikarin arreta berezia jartzen diote bezeroarekiko tratuari eta «jendea etxean bezala sentiaraztea» da euren helburua. Bezeroekiko harremana oso ona eta gertukoa dela adierazi du, «jendeak esaten du alaitasuna nabari dela ile-apaindegian».

Datuak

Helbidea: San Frantzisko pasealekua, 19, Tolosa
Telefonoa: 943 67 57 69
Facebook: Naikari ileapaindegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!