Moda gehigarria

MM. Harremana ardatz

Ataria 2018ko abenduaren 13a

Galtzak, soinekoak, alkandorak, jertseak eta mota askotako txamarrak aurki daitezke MMn, bai lumazko jakak eta baita «betiko» berokiak ere.

Urtean zehar mota askotako arropa saltzen dute, baina neguan, hotz egiten duenean, txamarren salmentak gora egin ohi duela adierazi du Maribi Saizarrek, bertako saltzaileak.

Espazio irekia dute MM dendan, sartu eta lasai-lasai ikusi daiteke bertan daukaten eskaintza zabala. Bezeroarekiko tratua dute gustuko; «gure asmoa lagundu eta aholkatzea da beti. Bezeroa eroso sentitzea nahi dugu eta behar duen denbora hartzera animatzen dugu, jantzi egokia aukeratu dezan». MM dendan gertutasuna dute ardatz. «Komertzio txikiek daukaten berezitasuna bezeroekiko tratu estua» dela dio dendariak, eta euren bereizgarri nagusia hori dela nabarmendu du; dendara joaten direnak mimatzen dituzte.

Dendak hamabost urte ditu, baina Edurne Garmendia eta Maribi Saizar 2017ko irailean hasi ziren. Denda gaur egun dagoen tokira lekuz aldatu behar izan zuten eta bien artean dendaren kudeaketa hartzea erabaki zutenetik urtebete pasa da.

Datuak

Helbidea: San Frantzisko pasealekua, 17, Tolosa
Telefonoa: 943 65 34 51

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!