Moda gehigarria

Peage. Kalitatea eskuragarri

Ataria 2018ko abe. 10a, 12:05

Bakero galtzek arrakasta handia dute denda honetan, oinarrizko jantzia dira, Adolfo Ibarreta, Vito Ortiz eta Ainhoa Matilla saltzaileen ustez.

«Tendentzia dena ekartzen dugu eta iruditzen zaigu aitzindariak izan behar dugula», dio Ibarretak. Punta-puntako italiar markekin lan egiten dute eta nahiz eta oinarrizko jantziak saldu, arropa bereziari tartetxo bat egiten saiatzen dira.

Kalitate aldetik, Peageko galtzek «bukaera onak dituzte eta urte luzez irauten dute, armairutik atera eta berdin-berdin jarraitzen dute», dio langileak. «Bakero on batera ohitzen garenean ezin duzu atzera egin», gaineratu du. Peageko dendariek diote jendeari asko gustatzen zaizkion jeans horiek dendako beste jantziekin konbinatu daitezkeela, hau da, galtza berezi horien osagarri izan daitekeen goiko arropa ere badutela.

Edonorentzako arropa aurki daiteke bertan, «lookari dotorezia puntu bat ematen dion sport itxurako arropa» ere aurkituko du Peagen, bezeroak.

Adolfo Ibarretak 22 urterekin ireki zuen lehenengo denda Tolosan, eta moda sektoreak aldaketa izan duela esan du. Low cost dendak eta komertzio txikiak «bide desberdinetatik» doazela argitu du eta Peageren apustua berritzailea izatea dela esan du, denda asko «zaharkituak» gelditzen baitira.

Datuak

Helbidea: Emeterio Arrese kalea 5, Tolosa
Telefonoa: 943 69 80 49
Facebook: Peage

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!