30 urte elkarrekin lanean

Ataria 2018ko abenduaren 9a

Tolosako Babes tabernako Martin eta Montse jabeek elkarrekin lanean 30 urte daramatzatela ospatzeko, bazkari bat antolatu dute gaur. Eguerdian, kalejiran atera dira Tolosako alde zaharrean, Txarantzaina txarangarekin.

Azken tragoa tabernan hartu eta bazkaltzera. 42 lagun elkartu dira, goizean, Errementari kalean kokatuta dagoen Babes tabernako jabeek elkarrekin barraren bestaldean hiru hamarkada daramatzatela ospatzeko aitzakian. Gero, bazkaltzeko eseri dira, baina eguerdian, Tolosako alde zaharreko kaleetan, kalejiran aritu dira bazkarirako izena emanda zutenak.

Txarantzaina txarangaren ardura izan da kaleak alaitzearena. Hauek, gainera, estreinakoz aritu dira, eta bazkal ostean ere jo dute. Ospakizunak, beraz, arratsaldean ere jarraitu du. Urteurren festa berezia, zalantzarik gabe, Martin eta Montserentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!