Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute Berazubin

Ataria 2018ko abenduaren 6a

Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 13 1544111667338
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 14 1544111667846
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 1 1544111660349
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 2 1544111660956
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 3 1544111661467
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 4 1544111661995
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 5 1544111662489
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 6 1544111662958
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 7 1544111663559
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 8 1544111664035
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 9 1544111664510
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 10 1544111665418
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 11 1544111666231
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 12 1544111666730
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 15 1544111668360
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 16 1544111668952
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 17 1544111669470
Tolosa CF-ko gimnasta taldea omendu dute 18 1544111669988

Berazubi estadioan elkartu dira gimnastika talde absolutuko kideak, eta klubak omenaldi txiki bat egin nahi izan die, azken aldian lortutako garaipenengatik.

Gimnastek urte borobila egin dute, eta sekzio guztiak elkartzen dituen Tolosa CF-tik eskertzeko beharra ikusi dute: «Omenaldi honen bidez urteetan zehar lortutako emaitza onengatik eta oraindik lortzeko duten guztiagatik zoriondu nahi dira eta bide batez, gure Klubaren eta herriaren izena goreneko mailara eraman izana eskertu». Erregional Ohorezko Mailako Tolosa CF futbol taldekoek partida jokatu aurretik egin diete omenaldia.

Saroi Eskisabel, Joane Zugasti, Iratxe Martin, Irati Xiaoyan Agirre eta Anne Lizeaga izan dira omenaldia jasoko duten gimnastak. Hauen entrenatzaileen lana ere eskertua izango da. Arantxa Aristondo, Nerea Otaegi eta Sara Alonsok osatzen dute talde hori.

Gimnastek ere, esker hitzak agertu dituzte omenaldiaren aurrean: "Urte asko daramatzagu Espainiako txapelketetan lehenengo postua lortzen, eta gure herriaren aurrean, gure lagunen aurrean, eta familiaren aurrean horrelako zerbait egitea ohore handia da".

2013tik hona txapeldunen postuetatik jaitsi ere ez dira egin. "Beti punta-puntan ibiltzea ez da erraza, baina entrenamendu guztietan sartutako orduak ikusita, gustu handiz hartzen dira lehiaketetako emaitzak", adierazi dute.

2013 urtean, gimnasta talde hau Euskadiko txapeldun geratu zen, eta Espainiako txapelketan brontzea lortu zuten, oinarrizko haurren mailan. 2014an, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabazi zituzten maila berean. 2015ean, lorpen hori kadeteetan errepikatu zuten. 2016an, junior mailan, Euskadiko txapeldun geratu ziren. 2017an eta aurten, Euskadiko txapeldunak izan ziren, eta txapeldunordeak Espainiako talde kopan, seniorretan.

Garaipenen lista luze hori ez da lanik egin gabe lortzen: "Txikiak ginela hasi ginen entrenatzen. Asko gustatzen zaigun kirol bat da, eta azkenean entrenatzea hainbeste kostatzen ez zaigun arren, lan asko egin dugu". Horrelako kirol batek, gainera, punta-puntako lan taldea izatea eskatzen du, eta elkarren arteko harremana sendoa izateak laguntzen die. "Familia bat bezala gara, oso-oso ondo moldatzen gara eta ederki pasatzen dugu", diote gimnastek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!