Moda gehigarria

Anddare. Bezeroa mimatu

Ataria 2018ko abe. 5a, 08:33

«Modak ez dauka adinik» dio Ageda Cuñadok; edadetuak eta gazteak arropa berdina erosten ikusi ditzakegula dio, eta hori ona dela uste du eta Anddarek aukera hori ematen duela. Anddare osagarri eta arropa dendak, materialari dagokionez, zuntz naturala eskaintzen du arropetan, eta tendentziak jarraitzen ditu, ondoren, dendan eskaintzeko. 

Donostia eta Bilbora joaten da arropa erostera, eta betiko bezeroek zein arropa mota daukan eta nondik datorren dakitela nabarmendu du Ageda Cuñadok, eta hori baloratzen dutela. Gabonei begira arropa eta osagarri gehiago eskaintzen ditu, opari asko egiten baitira.

Ageda Cuñadoren ustez, Interneta beharrezkoa da, baina, bere iritziz, sareko salmentek ez dute bezeroarekiko tratua ziurtatzen eta komertzio txikiek eta, zehazki, Anddarek, bai. «Tolosan bezeroak ezagutzen dituzu eta hori oso ona da», adierazi du dendariak. Era berean, modaren inguruan aholkuak emateak «bezeroarekin duzun harremana hobea» izatea laguntzen duela dio. Garrantzia handikoa da bezeroekiko tratu ona izatea eta berak oso argi du: «Maitasun pixka batekin tratatu behar dira».

DATUAK

Helbidea: Korreo kalea, 34, Tolosa.
Telefono zenbakia: 943 24 54 98.
Facebook: Anddare Denda
Instagram: agueda.cunadocaballero

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!