Titirijai 2018

Titirijai saria, Titiriguiri konpainiarentzat

Ataria 2018ko abenduaren 3a

Argazkiak: TEE

Titirijai, Tolosan ospatzen den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko 36. edizioko haur-epaimahaiak emandako saria Titiriguiri konpainia madrildarrak irabazi du.

Amaitu da 2018ko Titirijai jaialdia. Tolosako ikastetxeetako ikasleek osatutako epaimahaiak eman du ebazpena, eta aurtengo saria Madrilgo Titiriguiri konpainiak jaso du, «El Ratoncito Pérez no nace, se hace» ikuskizunagatik.

Omenaldien urtea izan da aurtengoa, jaialdiak iraun duen bitartean txotxongiloen mundua lau haizetara zabaltzeko hainbat eragilek egindako lana aitortu nahi izan baitute,  Topic Museoak eta Tolosako Ekinbide Etxeak.

Ostiralean, esaterako, Binefarko (Aragoi) txotxongilo konpainiak jaso zuen esker ona, bere 40. urteurrenaren harira. Paco Paricio taldeko kideak jaso zuen Topic eta TEEren oroigarria.

Larunbatean, berriz, hiru norbanako eta konpainia saritu zituzten; alde batetik, 35. urteurrena ospatzen ari den Frantziako Puppella Nogues konpainia 'Topic-en lagun' izendatu zuten; Zaragozako Txotxongilo Parkeko Ana Abanek 20 urtez egindako lana ere aitortu zuten; eta azkenik, bi hamarkadaz Encuentros TEVEOrekin lanean aritu diren Jacinto Gomez eta Sara Saezi banatu zieten oroigarria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!