Irene Caminosen plaka jarri dute Usabal sarreran

Asier Imaz 2018ko azaroaren 30a

Irene Caminos omenaldia 1 1543600438522
Irene Caminos omenaldia 2 1543600439267
Irene Caminos omenaldia 3 1543600439852
Irene Caminos omenaldia 4 1543600440528
Irene Caminos omenaldia 5 1543600441265
Irene Caminos omenaldia 6 1543600442708
Irene Caminos omenaldia 7 1543600444528
Irene Caminos omenaldia 8 1543600446369
Irene Caminos omenaldia 9 1543600448623

Tolosako Udalak kirolari tolosarrari ezusteko omenaldia egin dio gaur arratsaldean.

Unai Arroyo, Joseba Rojo, Xabi Alonso, Edurne Pasaban... eta Irene Caminos. Tolosako Usabal Kiroldegiaren sarreran plaka berri bat jarri dute gaur arratsaldean. Trialsin munduko txapelketan Irene Caminosek urrea lortu du taldeka; banaka, bosgarren geratu da tolosarra. Horrez gain denboraldi borobila egin du Caminosek, eta udalak omenaldia egin dio.

Protagonistak, ordea, ez zuen horren berri, eta ezusteko galanta hartu du. Kiroldegiaren kanpoan zain zituen dozenaka haur kirolari. Hauekin batera Patxi Amantegi, Olatz Peon eta Cristian Fernandez udal ordezkariak. Lore eskaintzaren ondoren plaka bistaratu dute, eta azkenik, Eli Pagolak bi bertso kantatu dizkio Irene Caminosi.

Harriz harri, saltoz salto,
mugimenduz mugimendu
mundua zure egingo
zenuela jakin bagendu.
Orain guztia denean
zorion eta lausendu
daukazun konstantziari
ezin garrantzirik kendu.
Isilean auskalo zenbat
lan eta entrenamendu.
Palmaresa urtez urte
ederki dezu gizendu.
Baina ez dituzu inoiz
hankak lurretik aldendu,
ta horrek Irene zure
alde asko esaten du.

Bidea urratu nahian
zenbat oztopo ta neke
erabat kontzentratuta
aurreko gurpila tente
saltoak arin emanaz,
urratsak sendo ta fuerte
bete dezu eliteko
mailan beste urtebete.
Zure eginahala hizki
larritan jaso daiteke
gerokoentzat ireki
dituzu ate dexente
eliteko, entregatu,
umilean diferente
ohore bat zu izatea
gazteen erreferente.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!