Moda gehigarria

Ponpox. Lekuz aldatu eta berritu

Ataria 2018ko abenduaren 3a

Tolosako Amarotz auzoan sortutako familia negozioa Nafarroa Etorbidera pasa zen orain dela 30 urte.

Egun, bertako zapata denda itxi eta San Frantzisko pasealekuan irekiko duten denda berrian bide berri bati ekiteko prest daude.

Komertzio txikien etorkizuna ziurtatzeko eta erosleak erakartzeko, bezeroak ondo tratatzea eta prezio egokiak jartzea funtsezkoa dela dio Jaione Mendizabal langileak. Ez baita erraza Internetaren gorakadari eta saltoki handiei aurrea hartzea. Ponpoxen ordea apustu egiten jarraitzen dute, eta berritzaileak izaten saiatzen direla diote.

Mendizabalek dio neguan etxeko zapatilak saltzen direla gehien eta udaran, aldiz, sandaliak. Jendeak opariak egiteko ere erosten ditu bertako oinetakoak, Gabonetarako, adibidez. Izan ere, kontsumoaren inguruan beste kontzeptu bat dagoela adierazi du saltzaileak, eta azken urteetan oporrei, gastronomiari eta orokorrean, aisialdiari lehentasuna ematen zaiola uste du, baina zapata pare onak janztea ezinbestekoa dela dio, eta Ponpoxek aukera zabala du.

Datuak

Helbidea: Tolosako Nafarroa Etorbidea 7 zenbakian orain; eta San Frantzisko pasealekuan, abenduaren 10etik aurrera
Telefonoa: 943 65 40 62
Facebook: Ponpox Oinetakoak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!