Moda gehigarria

Minüte. Aukera ugari

Ataria 2018ko abe. 2a, 16:49

Ane Zinkunegik 2018ko martxoan ireki zuen Minüte arropa denda. Osagarriak, oinetakoak, poltsak, bufandak, eta askoz gehiago saltzen du.

Negua gerturatzen ari da eta oraingoz, hemengo giro hotzarekin, bezeroen gogokoenak lumazko jakak eta beroki lodiak direla esan du. Urtean zehar aldiz, soinekoek arrakasta izan dutela aipatu du. 15 egunetik behin arropa berria ekartzen dute, garaiaren eta jendearen eskakizunen arabera.

Bai gazteak eta baita adinekoak ere sartzen dira dendara, aukera zabala baitu Minütek eta gainera, neurri askotako arropa eskaintzen du. Pieces izeneko marka bat daukate eta «prezio onean» saltzen dutela dio, «oso polita da, gainera zorionez asko gustatzen ari da», gaineratu du Zinkunegik.

Internetez bidaltzen dute arropa eta egunero-egunero Instagram eta Facebooken lookak eta ideiak publikatzen dituela dio dendariak. «Interneta ez da dena, baina oso lagungarria da». Bere iritziz, gaur egun, online mundua beste erakusleiho bat da. Dendariaren ustez, arropa denden artean konpetentzia handia dago eta «jendeak herri txikietan erosi beharrean denda handietara jotzen du». Minüten, aldiz, bezeroak giro lasaian erosi dezakeela dio eta, are gehiago, «harreman on bat egiteko toki egokia» izan daitekeela uste du. Komertzio txikietan produktu on bat saltzeaz gain, askoz pertsonalizatuagoa izaten da salmenta, bere ustez.

Datuak

Helbidea: Nafarroa Etorbidea 18, Tolosa
Telefonoa: 649 68 25 20
Facebook: Minute Tolosa
Instagram: minute_tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!