Bertan, osagarriak, oinetakoak eta arropa saltzen ditu, oinarrizkoak dira batzuk, eta diseinuzkoak beste asko, «denetarik aurki dezake bezeroak». Eizmendiren ustez kalitatea funtsezkoa da, denda bakoitzak bere bidea aurkitu behar duela uste du eta horretarako komertzio bakoitzak bere nortasuna izatea beharrezkoa da.
BáBk eskaintzen duen moda minimalista da eta tendentzia «soilak» jarraitzen ditu. Era berean, gaur egungo modari jarraituz, moda abangoardista aurki daiteke. Bertako estiloaz gain, eskandinaviar eta italiar estiloko jantzi eta bitxiak ere aurki daitezke dendan. Arroparen kalitateari dagokionez, moda jasangarriaren alde egin du apustu eta bertako arropa organikoa da.
Nahiz eta dendak urte gutxi izan, dagoeneko sari asko jaso ditu. Gipuzkoako Bazkundearen eskutik 2017an eskualdeko komertzio onenaren 10 bitxiak saria jaso zuen dendak, «besteak beste, bezeroekiko harreman onagatik eta eskaintzen duen kalitatezko zerbitzuagatik» izan zela dio Eizmendik.
Datuak
Helbidea: Gernikako Arbola Lorategiak 1, Tolosa
Telefonoa: 943 65 56 80
Facebook: BaBTolosa
Instagram: bab_tolosa