2015eko urrian eman zion hasiera proiektuari. Hain zaharrak ez diren piezak berritzen ditu, eta «gaur egungo girora ekartzen» saiatzen da, bere «ukitua» emanaz.
Bezeroaren etxe edota bulegorako «benetan behar duena» lortzen saiatzen da, beti ere, funtzionaltasuna abiapuntutzat hartuz. El Atelier estudioan prozesu osoa zaintzen dute eta hori dela eta, bezeroaren bizi ohiturak ezagutzea eta aldatu nahi den espazioa aldez aurretik ezagutzea ezinbestekoa dela dio Martiatuk. «Bakoitzaren behar eta nahiak espazio jakin batean irudikatu behar dira», esan du.
Lan atenporalak egitea gustatzen zaio eta jendeari ulertu arazi nahi dio espazio zuri, beltz edota gris batetik harago gauza bikainak egin daitezkeela.
Martiarturen erronka jendea erakartzea da eta horretarako formula bilatzen ari da. Lana ondo egiten jarraitu nahi du, hori baita, bere ustez, denda ezagutzera emateko modurik zuzenena: «Zaila da lanbide hau, baina ematen du nire estudioa, pixkanaka, loratzen ari dela».
Datuak
Helbidea: Letxuga Kalea 9, Tolosa
Telefonoa: 699 87 18 33
Instagram: elatelierdeima
Webgunea: www.elatelierdeima.com