Moda gehigarria

Moda tendentzien erakusleihoa

Ataria 2018ko azaroaren 29a

Garai bateko tendentziekin bat eginez norbera apaintzeko erabiltzen diren jantzi, osagarri, orrazkera edo dena delakoen bilduma da moda. Betidanik egon da moda; gizakia janzten hasi zenetik sortu zen eta urteekin moldatzen joan da.

Ziklikoa dela ere esaten da eta orain modan dagoena, datorren urtean zaharkitua geratu daiteke, baina ziur urte batzuk barru, bueltatu egingo dela. Horregatik da garrantzitsua soinean eramaten den hori kalitatezkoa izatea, behin eta berriz jantzita ere, iraungo baitu.

Moda aipatuta Paris, Milan edo New York-eko tendentziak jarraitu behar direla dirudi, are gehiago, hara joan behar dela modako azken joerak jarraitzeko, baina Tolosaldeak ere baditu hamaika aukera.

Eskualdean modari lotutako denda asko daude, ez bakarrik arropa saltokiak, baita ile apaindegiak, lurrin dendak edota azken joerak jarraituz, tatuaje estudioak. Hori guztia biltzen du Tolosaldeak, eta horren guztiaren eskaintza bildu nahi izan du TOLOSALDEKO ATARIAk, gehigarri honetan.

Modarekin bat joateko, tendentziak jarraitzeko edota estilo propioa eraikitzeko aukera zabala baitugu bertan, eta horrek badu bestelako onurarik ere; gertukoak diren profesionalak ditugula eskura, aholkuak eskatzeko, azken tendentzien inguruan galdetzeko edota besterik gabe, konfiantzazko giroan eskaintzen duten horren inguruko informazioa eskatzeko.

Hori da komertzio txikiek eskaintzen dutena, gertutasuna, zentzurik zabalenean. Bezeroak mimatzen dituztela diote, euren etxeetako ateak zabaltzen dituzte egunero, bezeroei irribarrerik zabalenarekin duten onena emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!