Haur jaialdiaren 50. urteurrena, festarako aitzakia

Ataria 2018ko azaroaren 29a

1993ko irudia

Tolosako Aiz Orratz elkarteak antolatzen duen jaialdiak 50. urteurrena bete zuen pasa den inauterietan eta, horren aitzakian, festa antolatu dute larunbaterako.

Horrela, urte hauetan guztietan laguntzaile izan dituztenekin ospatu nahi dute larunbateko hitzordua. «Jostunak, pailazoak, magoak, musikariak, saltokiak, dantzariak, bazkideak, erraldoi eta buruhandiak... Ezinbestekoa izan dugu, eta dugu, horien guztien laguntza», azaldu du elkarteko inauteri batzordeak.

19:00etan hasita, poteoa egingo dute, eta 20:30ean eskertza ekitaldia izango da elkartean. 21:00etan, berriz, afaria.

1968. urtean antolatu zuen, lehenengoz, Haur Jaialdia, Zerkausian. Gerora beste hainbat lekutan egin izan dute, 80ko hamarkadan, esaterako, 3.000 lagunetik gora bildu zen Beotibar pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!