Arantza Tapia sailburuak eskualdeko industriaren argazki bat egin du Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2018ko azaroaren 29a

Olatz Peon alkateak egin zuen sailburuaren aurkezpena, eta Tolosako udal gobernuaren plangintza izan zuen hizpide.

Uzturre Fundazioak antolatuta, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak hitzaldia eskaini zuen, atzo, Tolosako Udaleko pleno aretoan, Uzturre Fundazioak antolatuta. Gaur egungo ekonomiaren eta etorkizuneko aurreikuspenen argazki bat eskaini zien bertaratuei eta, besteak beste, hoberako joera, digitalizazioaren erronka eta Basque Industry 4.0 estrategia hizpide izan zituen.

Olatz Peon alkateak egin zuen aurkezpeneko hitzaurrea, eta hitzordua baliatu zuen gaur egun arte EAJ-PNVk agintaldian egin dituenak iragartzeko: "Industriak pisu gehien duen hirugarren eskualdea da Tolosaldea, eta bigarren sektoreak lanpostuen %31 sortzen ditu. Horregatik, enpresengandik gertu egotea ezinbestekoa da guretzat. Legealdi honetan hainbat bisita egiten ari gara inguruko enpresetara, eta izugarrizko aberastasuna dugu: enpresa berritzaileak, langile profesionalak, kalitatea eta pertsonak daude erdigunean".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!