Tokiko hazien doako ikastaroa, igandean, Iurreamendin

Ataria 2018ko azaroaren 28a

Tokiko hazien inguruko ikastaroa eskainiko dute, igandean, doan. Iurreamendiko baratze parkean izango da, eta bi ordu inguru irautea aurreikusi dute, 11:00etan hasita.

Saioagatik ordaindu behar izango ez den arren, izena ematea beharrezkoa izango da 695 783 656 telefonoan edo haziensareagipuzkoa@gmail.com helbidean. Bertaratzen direnen artean tokiko haziak ereiteko kit-a banatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!