Arantxa Tapia sailburuaren hitzaldia, gaur, udaletxean

Ataria 2018ko azaroaren 28a

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak Tolosaldeko industriaren oraina eta etorkizuna hitzaldia eskainiko du, gaur, Tolosan.

Uzturre Fundazioak antolatutako ekitaldia da, 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian eta interesa duen orori irekia dago. Industriaren eraldaketa, enpresen arteko lankidetza eta laugarren industria iraultza 4.0 industria izango ditu hizpide Tapiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!