Harituz eguna dute, gaur, Tolosaldeko bertsolari eta bertsozaleek, eta Tolosan ekin diote egitarauari. Batzar orokorrean sukaldeko lanak findu, eta bertsotruke poteoa izan dute, lehenik, Tolosako Alde Zaharrean.
Bazkari legea, berriz, Ibarran egin dute, Galtzaundi tabernan. Bertan izango dute, gero, bertso saioa ere.