Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Dantza aldarri bilakatu dute, beste behin, indarkeria matxistaren aurka

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko azaroaren 24a

Denok zu abestia aukeratu dute, aurten, indarkeria matxistaren aurkako flashmoba egiteko; Trianguloa aldarri feministen plaza bilakatu da, beste behin. 

Azaroaren 25aren bueltan, ohitura bilakatu da, Tolosan, indarkeria matxistaren aurkako flashmoba. Aurten ere, herritar gaztetxoenak erakarri ditu egitasmo aldarrikatzaileak, eta Goazenen Denok zu abestia dantzatu dute, irakasleen gidaritzapean. 

Irene Arinek eta Miriam Arandiak aurkeztu dute hitzordua, eta indarkeria matxistak utzitako zenbait datu azpimarratu dituzte, arazoaren larria erdigunean jartzeko. Flashmoba amaitutakoan, Tolosaldeko Asanblada Feministaren manifestazio jendetsuak hartu ditu kaleak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!