Irene Caminos omendu dute Amarotzen

Ataria 2018ko azaroaren 24a

Oriako Txirrindulari Eskolak antolatu du omenaldia, Arsuaga bizikleta dendarekin batera. Besteak beste, Taldekako Munduko Trialsin txapelketan txapeldun geratu da aurten tolosarra.

Oriako Txirrindulari Eskolako kideek eta bertaratutako herritarrek txalo artean jaso dute Caminos, Arsuaga denda atarian. Agurra dantzatu diote eta, munduko beste txapeldun batek, Abraham Olanok jantzi dio munduko txapelketako maillota eta urrezko domina.

Opari gehiago ere jaso ditu txirrindulariak, ez bakarrik Munduko Trialsin Txapelketan taldeka lortutako urreagatik, banaka eskuratu duen bosgarren postuagatik eta denboraldi honetan lortutako garaipenengatik baizik. Europako txapelketan laugarren egin du, Munduko Kopan hirugarren eta Espainiako Kopako eta Txapelketak irabazi ditu.

Gerturatutakoei eskerrak eman dizkie Caminosek eta belaunaldi berriak animatu ditu kirol honekin segi dezaten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!