Txema Zumarraga omendu dute, igeriketari emandako guztiagatik

Ataria 2018ko azaroaren 24a

Usabal kiroldegian eguerdian ustekabean jaso du Igarondo igeriketa taldeko kideen esker ona, Juli Fernandez Masso emaztea ondoan zuela. Egun osoko egitaraua prestatu diote lagunek eta ikasle izandakoek.

Eskerrik asko Txema eta Juli pankarta zabalduta egin diete harrera Usabal kiroldegiaren atarian eta igeriketan berekin ibilitako ikasleek dantzatu diote aurreskua. Hunkituta jaso du omenaldia Igarondo igeriketa taldean urte askotan entrenatzaile lanetan ibili den lagunak. Txapela jantzita eta lehen besarkadak eman ondoren, kiroldegi barruan segitu dute festak.

Erreleboka aritu dira igerilekuan taldeko kide izandakoak eta behin saioa amaituta denak elkarrekin Izaskunera igo dira bazkaltzera. Taldeko argazkia egin eta bazkalostean opariak eta ezustekoak izango direla iragarri dute omenaldiko antolatzaileek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!