Irene Caminos omenduko dute bihar, Amarotzen

Ataria 2018ko azaroaren 23a

Aurtengo denboraldian lortu dituen emaitzen harira antolatu du ekitaldia Oriako Txirrindulari Eskolak.

Irene Caminosi omenaldia egingo diote larunbatean, 12:30ean, Oriako Txirrindulari Eskolak Arsuaga bizikleta dendarekin batera. Oriakotik azaldu dutenez, ekimena aurtengo denboraldian lortu dituen emaitzengatik izango da: «Taldekako Munduko Trialsin Txapelketan lehen postua; Munduko Trialsin Txapelketan 5. postua banaka; Europako Trialsin Txapelketan 4. postua; Munduko Trialsin Kopan hirugarrena; Espainiako Trialsin Kopako txapeldun eta Espainiako Trialsin txapelduna». Omenaldia Arsuaga bizikleta dendan izango da eta bertara gerturatzeko deialdia egin dute Oriako Txirrindulari Eskolatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!