Santa Zezilia eguna bezperatik ospatuko dute Tolosan

Ataria 2018ko azaroaren 21a

Gaur Eduardo Mokoroa udal musika eskolak musikarien eguna ospatuko du. Hitzordua egin dute, 19:00etan eskolan, gero kalejiran ateratzeko.

Aurrena, akordeoi, biolin eta txistuak hartuta ibiliko dira Tolosako Alde Zaharreko kaleetan zehar. Ondoren, 20:00etan, Ikasleen Banda aterako da.

Aurten, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak, Euskaraldiarekin bat egitea erabaki du eta tokian tokiko eskolei Santa Zezilia eguneko emanaldietan keinu bat egitea eskatu die. Gaur, Oskorriren Euskal Herrian euskaraz kantua eskainiko dute Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!