2018/11/24 10:00 - 12:30

Lanean zoriontsu al gara?

Lanean zoriontsu al gara?
Leidor antzokia, Tolosa

Panelfisa enpresak 25 urte betetzen dituela eta, Andoni Egaña bertsolariarekin solasaldia izango da: Lanean zoriontsu al gara?

Bapateko musikak lagundutako saioa izango da. Iñar Sastre piano jotzailea eta Aiert Beobide dantzaria.

Elena Aranbarrik aurkeztuta, hitzaurrea Panelfisaren eraldaketa prozesua etorkizunari begira.

Sarrera doan da eta irekia da nahi duen guztiarentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!