Kattaburu baserriak irabazi du Frisoi Txapelketa

Ataria 2018ko azaroaren 17a

Nafarroako Lantz herriko Kattabaru baserriak eraman du Euskal Herriko Frisoi Txapelketako sari nagusia: behi txapeldunen arteko txapelduna. Laugarren urtez segidan irabazi du saria.

Kattaburu baserriko Beni Iruritak esan duenez, "oso pozik gaude sariarekin, egunero egiten dugun lan gogorren errekonozimendua delako. Epaileak esan duen moduan, une honetan esne behien sektorea oso zigortua dago maila guztietan, eta sari hau jasotzeak, esan bezala, gure lana errekonozitzea da".

SARIAK

Bigak

-12 hilabetetik beherako txahalak:

          1. saria: Casa Nueva (Karrantza, Bizkaia)

          2. saria: Redin-Barberena (Arraitz, Nafarroa)

-12 eta 18 hilabete artekoak:

          1. saria: Redin-Barberena (Arraitz, Nafarroa)

          2. saria: Casa Nueva (Karrantza, Bizkaia)

-18 hilabete eta 30 hilabete artekoak:

          1. saria: Casa Nueva (Karrantza, Bizkaia)

          2. saria: Ondazarte Gain (Igeldo, Gipuzkoa)

Behiak

-Esnetan dauden 36 hilabete beherako behiak:

           1. saria: Kattaburu (Lantz, Nafarroa)

           2. saria: Casa Nueva (Karrantza, Bizkaia)

-Esnetan dauden 3 eta 4 urte artekoak:

            1. saria: Kattaburu (Lantz, Nafarroa)

            2. saria: Ondazarte Gain (Igeldo, Gipuzkoa)

-Esnetan daudenak:

            1. saria: Kattaburu (Lantz, Nafarroa)           

            2. saria: Ondazarte Gain (Igeldo, Gipuzkoa)

Aberekingo zezenen alaba onena: El Arroyo (Karrantza, Bizkaia)

Txapelketako errape hoberena duena behia: Kattaburu (Lantz, Nafarroa)

Maneiatzaile onena: Alejandro Barbapolo

Bigen txapeldunen txapelduna: Redin-Barberena (Arraitz, Nafarroa)

Sari nagusia: behi txapeldunen txapelduna: Kattaburu (Lantz, Nafarroa) 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!