69 urteko gizonezko tolosar bat hil da Uzturreko tontorretik gertu

Tolosaldeko Ataria 2018ko azaroaren 16a

Argazkia: @UvrErtzaintza

Beste mendizale batek deitu du larrialdietara, gizonezkoa konorterik gabe zegoela eta; hildakoa tolosarra da, eta 69 urte ditu.

Ertzaintzak TOLOSALDEKO ATARIAri jakinarazi dionez, mediku forentsea eta ehorzketa zerbitzuetako langileak gizonezkoa konorterik gabe aurkitu duten lekuan dira. Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia eta, momentuz, Ertzaintzak jakinarazi du, 69 gizonezko tolosarra zela hildakoa.

Larrialdi zerbitzuek 08:00etan jaso dute deia eta, azaldu dutenez, Izaskundik tontorrerako bidean zegoen gizonezkoa, gurutzetik gertu. Deia egin duen mendizaleak azaldu du, ia egunero gurutzatzen zirela Uzturreko bidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!