25 bizikleta berri izango dira Kiroldegian eta zaharrak bazkideen artean salgai jarriko dituzte

Ataria 2018ko azaroaren 15a

Tolosako Usabal Udal kiroldegiak keiser M3i markako 25 bizikleta estatiko berri izango ditu abendutik aurrera. 44.134,75 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Kiroldegiko arduradunen arabera, orain arteko bizikleten antzerakoak dira, baina modelo berriagoak dira, merkatuko azken berrikuntzak dituztenak: «iman balazta sistema hoberena duena da, pantaila bat du, erabiltzaileak momentu oro kontrolpean edukitzeko daraman pedal maiztasuna, potentzia, bihotz maiztasuna, erresistentzia eta egindako km-ak zehazten dituena».

Bizikleta zaharrak, berriz, salgai jarriko ditu udalak, bazkideen artean. 195 euroko prezioa dute eta guztira 25 zozkatuko dira. Izen ematea kiroldegiko harreran gauzatu behar da abenduak 17a baino lehen. Zozketa abenduaren 18an egingo da harreran bertan eguerdiko 12:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!