Batzar orokorra egingo du Tolosa CF-k, hilaren 23an

Ataria 2018ko azaroaren 15a

TOLOSA FUTBOL KLUBak urteko Ohizko Batzarra egingo du, azaroaren 23an, 19:00etan Tolosako Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Honakoa izango da gai zerrenda:

1.- Aurreko aktaren irakurketa eta onespena.
2.- 2017-18 denboraldiko kontuen egoera eta 2018-19 denboraldiko aurrekontua.
3.- Klubaren informazio orokorra
4.- Galderak eta proposamenak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!