Aldaketak garraio publikoan, larunbateko babarrun azoka berezia dela-eta

Ataria 2018ko azaroaren 15a

Babarrunaren festa dela-eta, larunbat honetan, hilak 17, Rondila kalea itxita egongo da trafikoarentzat, 11:00etik 14:00etara. Ondorioz, aldaketak izango dira garraio publikoaren zerbitzuan.

Ibilbide luzeko autobusek beren geltokia aldatuko dute Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki).
TSST autobusak Amaroztik sartuko dira Tolosara eta geltoki hauek izango dituzte: Zezen plaza, Nafarroa etorbidea, Jon Andoni Irazusta (biala) eta Larramendi.

Tolosaldeko autobusek ere geltokiak aldatuko dituzte: Rondilla 34tik Santa Klara (Zumardi txiki) mugitzen da eta San Frantzisko eliza eta San Frantzisko Geltoki zerbitzutik kanpo geratuko dira.

Hiribusa berriz, Rondilla 34tik Santa Klarara (Zumardi txiki) mugituko da eta San Frantzisko elizakoa Foruen etorbidera mugituko da San Frantziskoko bidegurutzetik gertu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!