Indarkeria Matxistaren Aurkako flashmobeko koreografia, prest

Ataria 2018ko azaroaren 14a

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko flashmob bat egingo da azaroaren 24ean, eguerdiko 12:00etan, Triangulo plazan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira, flashmob bat dantzatuko dute Tolosan azaroaren 24ean, Berdintasun eta Gazteria sailek elkarlanean prestatuta.

Aurtengorako Iker Laurobak Go!azen telesaileko aktoreekin egindako 'Denok zu' abestia aukeratu dute, eta herriko hiru dantzarik sortu dute koreografia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!