Irene Caminosek bosgarren egin du Munduko Txapelketan

Ataria 2018ko azaroaren 10a

Argazkia: Ciclo21

Munduko Trial Txapelketa ari da jokatzen Txinako Chengdu hirian eta tolosarra bosgarren postuan sailkatu da elite mailako finalean. Urrezko domina Nina Reichenbach alemaniarrak eraman du. 

Ez da esku hutsik itzuliko txirrindulari tolosarra etxera, asteazkenean, taldekako proban urrezko domina eskuratu baitzuen, Ion Areitio hondarribiarrarekin, Mari Aran eta Sergi Llongueras kataluniarrekin eta Alejandro Montalvo madrildarrarekin taldea osatuta. Hain justu, Ion Areitiok zilarrezko domina eskuratu du, gaur, gizonezkoen elite mailako finalean. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!