Baimendu gabeko sexualitateari buruzko hitzaldia

Ataria 2018ko azaroaren 10a

Gipuzkoan XVI. eta XVIII. mendeen artean legeria eta justiziaren azterketa egin du, gaur, Milagros Alvarez Urcelay doktoreak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean.

Hezkuntza, Filosofia, eta Antropologia fakultateko Gizarte Zientzien Didaktika departamenduko irakasle titularra da Alvarez Urcelay eta hitzaldia eskaini du gaur Tolosan. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldian barruan antolatu da gaurko ekimena. Kulturaren transmisioan eta kultur ondasunak sortzerakoan, maizegi izkutuan geratu da emakumeek izan duten  garrantzia. Hori ikustarazteko jardunaldiak dira aurten herriz herri antolatu direnak. 

Jardunaldien barruan, Tolosako Aranburu jauregian, Emeek emana erakusketa dago ikusgai, azaroaren 16ra bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!