Manu Azkarate

Manu Azkarate, aske

Tolosaldeko Ataria 2018ko azaroaren 8a

Argazkia: Guillermo Martorell ( @GuillermoMarto1 )

Auzitegi Gorenak onartu egin du preso tolosarraren defentsak eginiko eskaera, 1995eko Zigor Kodea kontuan hartuta; senideak Alcala Meco espetxeko atarian izan ditu zain. 

Naiz.eus agerkariak argitaratu du, arratsalden erdian, Manu Azkarate tolosarra ordu batzuren buruan libre geratuko zela, Espainiako Auzitegi Gorenak 1995eko Zigor Kodea aintzat hartuta.

Hala eskatua zuen tolosarraren defentsak eta, erabaki berri honekin, gorenak onartu egin du Manu Azkarateri, gehienez ere, 20 urteko zigorra jarri behar zitzaiola; ordea, Auzitegi Nazionalak 30 urteko zigorra ezarri zion.

Azkarate 2016an atxilotu zuten, azkenekoz, Marseilan (Frantzia), ETArekin lotuta. Gaixotasun larri bat du eta, horren harira, hainbat izan dira, urteotan, presoak eta haren inguruak bere egoera salatzeko egindako adierazpenak.

Albistea zabaltzerako, Azkaratek Alcala Meco espetxearen atarian zain zituen, jada, zenbait senide, irteera ordu zehatzik ez jakin arren. Guillermo Martorell senideak Twitter bidez zabaldu du Azkarateren argazkia, aske. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!