Aulkitik: "Itzulerakoa"

Ataria 2018ko azaroaren 2a

Ia hamar urte igaro dira azkenengoz partida bat jokatu nuenetik. Askok galdetu didate ea zer pasa zaidan burutik berriro futbolean hasteko, erotuta nagoela.

Eta hala da. Baina erokeria handiagoa litzateke hilean dirutza bat ordaintzea gela izerditsu batean, pantailaren aurrean, bakarrik eta arrazoirik gabe korrika egiteko.

Tren geltokian elkartu gara kotxez Anoetara joateko, orduan hasi naiz urduri jartzen. Nire burua pentsamendu negatiboz bete da, barregarri geldituko naizelakoan nago. Dena den, taldekideak eta ni jokatzeko irrikaz gaude.

Lehenengo zatian lan txukuna egin dugu, baina ez dugu lortu golik sartzea. Entrenatzailearen hitzek lasaitu gaituzte atsedenaldian, baina bigarren zatian anoetarren gol saioa iritsi da.
Nik kontua galdu dut, hogei bat sartu dizkidatela iruditu zait,  baina amaieran sei «bakarrik» izan direla esan didate.

Hobetu beharrekoak argiago izanda, liga eta kopa Orixek irabazi ditzake oraindik!

Aupa neskak!


Amaia Ugartemendia Zumeta
TEEP Orixe Samaniego, Gipuzkoako Seniorrak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!