Uztailean ogiaren lehen aztarnak aurkitu zituztenetik, aztarnategi desberdinetako landareak ikertzen eta artikuluak idazten aritu dela kontatu digu Amaia Arranz arkeobotanika tolosarrak. Horretaz gain, iraila bukaera eta urri hasieran Jordanian izan da neolito garaiko aztarnategi batean. 25 hektareako aztarnategia dela kontatu digu, eta han batez ere etxeak industen izan direla. Aurkitutako gauzarik interesgarriena kareharriz egindako zorua izan da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?