Tolosa CF-Aurrerako hiru bikotea finalera

Ataria 2018ko azaroaren 7a

Tolosa CF-Aurrera Pilota Elkartetik azaldu dutenez, Gipuzkoako Txapelketaren finaletara elkarteko hiru bikote iritsi dira. Finalerdietan bost bikote zituzten, eta ondorioz, bi geratu dira bidean.

Ostegunean, nagusien mailako finalerdia jokatu zuten Labaka-Telletxeak. Tolosa CF-Aurrerakoek Tartaloetxeko Azketa-Elizegi izan zituzten aurrean.  22-3ko emaitzarekin erraz nagusitu zen Albizturko pilotariek osatzen duten bikotea.


Ostiralean, kadeteen partidan, Tolosa CF-Aurrerako Amiano-Sudupek 22-4 irabazi zien Aburuza-Olaizi. Jubenilen partidan, ordea, Lasa-Etxeberriak 22-19 galdu zuten Senar-Urangaren aurka. Jaialdiko azken partida Tolosa CF-Aurrerako bi bikotek jokatu zuten elkarren aurka. Goikoetxea-Elolak 22-15 irabazi zien Altuna-Ugartemendiari.


Finalak Idiazabalen eta Azpeitian jokatuko dira azaroaren 10ean eta 11n.
Azkenik, Tolosa CF-Aurreratik Sudupe kadeteen mailako finalera iritsi dela azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!