‘100 días de soledad’ film dokumentala, gaur, Tolosan

Ataria 2018ko azaroaren 6a

Gipuzkoa Naturaldiaren barruan, Jose Diazek 100 egunez mundutik isolatuta izan duen esperientzia azaleratzen du filmak.

Jose Diazek Redeseko (Asturias) Parke Naturaleko txabola batean pasa zituen 100 egun, inoren laguntzarik gabe eta benetako mundutik eta bere aurrerapenetatik guztiz deskonektatuta. Argindarrik, mugikorrik, telebistarik, ordenagailurik edota ordularirik gabe. Giza eta natura, biak bakarrik.

Denbora horretan bere burua filmatu zuen, eta horrekin '100 días de soledad' filma osatzeko. Wanda Films ekoiztetxeko Jose Maria Moralesek ekoiztu du. Filmak dagoeneko Jacson Hole zinemaldiaren errekonozimendua jaso du, naturaren inguruko filmen Oscarren mailako saria dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!