Iurreren etxeko lehen garaipena, potoloa

Ataria 2018ko azaroaren 6a

Iurre Tabernak partida garrantzitsua zuen etxean, oraindik garaipenik lortu gabe baitziren Uzturpen.  Horretarako aurreko asteetatik lortutako sentsazio onak baliatuz garaipen erraza lortu zuten.

Etxekoak presioa egiteko asmoz atera ziren kantxara, eta Zirauntzakoek baloia ateratzeko zailtasunak izan zituzten. Segituan Iurrek bere aurreneko gola sartzea lortu zuen Asierren jaurtiketa bati esker, 1-0.

Hurrengo minutuetan bien defentsa onari esker markagailua ez zen mugitu. Zati erdialdean Ibai eta Kakiren konbinazio eta azkeneko honen jaurtiketa on bati esker etxekoen bigarren gola iritsi zen, 2-0. Lehenengo zatiko azkeneko minutuetan Xabiren jokaldi bikain baten ondoren Euxebiren gola iritsi zen 3-0.

Horrek partida hautsi zuen, Araiakoek presioa egiterako garaian hutsune asko uzten baitzituzten eta etxekoek ez zuten barkatu Mikelek 4-0ekoa jarri zuen markagailuan, doble penaltia lasaitasunez sartuz. Norgehiagokak norabide berean jarraitu zuen eta azkeneko minutuan kontraeraso on baten ostean Euxebik bere bigarren gola lortu zuen, 5-0ekoa jarriz.

Bigarren zatia hasi eta berehala arabarrek beraien markagailua estreinatu zuten gol azkar bati esker, 5-1ekoa jarriz. Beste bost minutu pasa ondoren, seigarren gola sartu zuen Iurre Tabernak Asierren eskutik, beraz markagailuak 6-1eko emaitza islatzen zuen.

Hurrengo hamar minutuetan ez zen gauza handirik gertatu Ikerren gola iritsi arte. Bigarren zutoinera iritsi zitzaion baloi bat ezkerrarekin sarera bidali zuen, 7-1. Segituan Zirauntzak golari erantzun zion eta 7-2 jarri ziren. Honek asko ez zuen iraun ordea; Araiako taldeak 5eko jokoa atera zuen eta honetaz baliatuz, Anttonek bi gol jarraian sartu zituen 9-2ko markagailua jartzeko.

Horrelaxe amaitu zen norgehiagoka. 3 puntuak Uzturpe frontoian geratu ziren eta momentuz 3.postuan sailkaturik daude tolosarrak. Hurrengo partidua Scorpio izeneko Ermuko taldearen aurka izango dute. Bidaia ilusioz beterik egingo dute goiko postuetan mantentzeko itxaropenarekin.

#GoGoIurre

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!