Bi hitzordu berri, Tolosako aurrekontuen norabidea erabakitzeko

Tolosaldeko Ataria 2018ko aza. 6a, 11:02

Tolosatzen egitasmoko bilerak aurrera doaz, eta bihar Usabal kiroldegiko hirugarren fasea, eta udalaren ekipamendu soziokulturalak izango dira hizpide.

Tolosako Udalak Tolosatzen parte hartze prozesua martxan du, beste behin, hurrengo urteko udal aurrekontuetako zenbait esku-hartze herritarrekin batera zehazteko asmoz. Gaikako bilerak iragartzeko agerraldia eskaini zuten duela zenbait aste, eta herritarrak hasi dira lanean, udal teknikari eta ordezkari politikoekin batera. Horrela, bihar, azaroak 7, bi hitzordu izango dira: Usabal kiroldegiko hirugarren fasea eta udal azpiegiturak izango dituzte eztabaidagai.

2017ko udal aurrekontuan parte hartze prozesuko 40 proiektu txertatu zituzten eta, aurtengo aurrekontuari begira, berriz, egitasmoan sortutako 50 proiekturi egin zioten tartea. Urte amaitzera doala, 2019. urteari begira herritarrek egin nahiko lituzketen hobekuntzak zehazteko ordua da. Lehen hiru bileretan gazteen ekintzailetza, Zumardi Txikia eta Oria ibaia izan dituzte hizpide, eta aste honetan sei bilera izango dira, guztira, gai zehatzen inguruan. Hilaren 12tik aurrera, berriz, aurrekontuak lantzeko parte hartze saioekin jarraituko dute, udal batzordeak gaitzat hartuta.

Honakoa izango da bileren egutegia:

Udal ekipamendu soziokulturalak
Azaroak 7, 19:00etan, Kultur Etxean.

Pump-track – Usabal kiroldegia III. fasea
Azaroak 7, 13:30ean, Udaletxeko 4 pisuko bilera gelan.

Mugikortasun Plana
Azaroak 8, 11:00etan, Oriaburun.

Landa eremuko ibilbideak
Azaroak 8, 19:00etan, Oriaburun.

Mugi Tolosa
Azaroak 9, 9:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan.

Garapen ekonomikoa
Azaroak 12, 19:00etan, Udaletxeko batzar-aretoan.

Euskara eta hezkuntza
Azaroak 14, 19:00etan, Oriaburun.

Kirola
Azaroak 15, 19:00etan, Oriaburun.

Berdintasuna
Azaroak 15, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ingurumena
Azaroak 19, 19:00etan, Oriaburun.

Gazteria
Azaroak 20, 19:00etan, Oriaburun.

Kultura
Azaroak 21, 19:00etan, Kultur Etxean.

Gizarte zerbitzuak
Azaroak 22, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!