10 euro opari, Tolosa&Co-ko dendetan gastatzeko

Ataria 2018ko azaroaren 6a

Tolosako saltokietan erosketak sustatzeko asmoz, Tolosa&Co-k 50 euroko txekeak salduko ditu 40 euroan. Alegia, 10 euro oparituko ditu erosketetan.

Azaroaren 12tik aurrera jarriko dira salgai txekeak, amaitu arte, elkartearen bulegoan bertan, 09:30etik 17:00ak arteko ordutegian.

40 euroko erosketaren truke, lau txeke emango dira, 10 euroko balioa duten hiru, eta 20 euroko beste bat. Hortaz, 50 euro izango dituzte erabilgarri Tolosa&Co elkarteko kide diren saltokietan kontsumitzeko. Guztiak batera edo sakabanatuta erabili ahal izango dira txeke horiek, eta gainerako kanpainetako txekeekin ere erabiltzeko aukera izango da, hau da, metagarriak dira.

Pertsona bakoitzeko –NANa eman beharko da erosterako orduan– bonu bakarra eskuratu ahal izango da.

Txekeak kontsumitzeko epea, berriz, azaroaren 19tik abenduaren 2ra artekoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!