Tolosako babarrun lehiaketa gastronomikoan izena emateko epea, zabalik

Iker Larrañaga 2018ko azaroaren 5a

Joan den urteko irabazleak

Tolosako Babarrun Astearen aitzakian, babarrun lehiaketa antolatu du Gure Kaiola elkarteak azaroaren 18rako.

Lehiaketa Trianguloa plazan izango da eta parte hartzaileek arau jakin batzuk jarraitu beharko dituzte. Izena emateko epea azaroaren 11n, igandea, bukatuko da eta kuota, bikoteko, 20 eurokoa izango da. Gehienez 28 bikotek hartuko dute parte eta bakoitzak kilo bat babarrun prestatu beharko du.

Tolosak Udalak larunbateko lehiaketan lehen saria jasotzen duenaren babarruna sukaldatuko dute parte hartzaileek. Nahi adina osagai erabili ahal izango dituzte baina babarruna izango da osagai nagusia. Erabilitako osagaiak nork bere kontu izango ditu.

Lehiakideek babarruna plazan bertan prestatu beharko dute 08:30etik aurrera, aurkezteko ordua 13:00etan izango delarik. Lehiaketan aurkeztutako babarrun platera sukaldariei itzuliko zaie epaia eman ondoren.

Izena eman duten lehiakide kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, aurreko urteetan parte hartu ez dutenak lehentasuna edukiko dute. Plazaren bat hutsik geldituz gero, zozketa egingo da Gure Kaiola elkartean, azaroaren 12an, 12:00tan.

Lehenengo postuan geratzen den bikoteak 400 euro, garaikurra eta txapela irabaziko ditu. Bigarrenarentzat, 200 euroko saria izango da, garaikurraz gain, eta hirugarrenak 100 euro jasoko ditu.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!