Abenduaren 22an ospatuko da Tolosako Gabonetako Azoka, eta postua jartzeko eskaerak egiteko epea zabaldu du udalak. Azaroaren 16a bitarte eman daiteke izena, hiru bide hauetako bat erabiliz: Tolosako Udaleko bulegoetan (Plaza Zaharra 6, 7:15etik 14:15era), feriak@tolosa.eus helbidean edota www.tolosa.eus-en bitartez.
Trianguloa, plaza Zaharra, Berdura plaza, San Franzisko pasealekua eta Alondegia plazan izango dira postuak egun horretan, orotara 100 inguru. Elikadura eta artisautza postuak jarri ahal izango dira.