Denetik eta denentzat, Bedaion

Irati Saizar Artola 2018ko azaroaren 4a

Azoka eguna izan dute Bedaion. Bertako barazki eta produktuak nabarmendu dira gehien, baina animalien erakusketak ere bildu inguratu du jendea.

Jasangarria, bideragarria, ekologikoa, parte hartzailea, gertukoa eta geurea. Horrelaxe deskribatu dute gaur goizeko azoka. Denetarik ikus zitekeen. Hasi barazkietatik, eta ogia, mondejua, frutak, piper erreak, ukenduak eta xaboiak, arropak, postreak, gaztak eta abar luze bat.

Erostekoez gain, ikusteko ere bazen nahiko lan. Sagardoa nola egiten den erakusteko dolare txiki bat jarri dute frontoi ertzean, eta momentuan egindako zukua dastatzeko aukera ere izan da. Bestalde, baserriko animaliak ikusteko aukera izan da. Azoka eguna, Artubi elkartean egin duten bazkari batekin amaitu dute.

Zozketa sari bereziaren zenbakia 771 tiketa urdina izan da eta sariduna ez da azaldu. Xextoan dauden produktu naturalak direla eta astebetez gordeko dute. Harremanetarako zenbakia 668608363 da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!